XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Felipe IIgarrenaren garaiko hainbat amarrukeriaren erdian xalotasun kabia.

1560ko udaldian Teresa de Jesusen barrua, ifernua ikusi zuelarik, sutan zegoen, eta zurrumurrua zabaldu zen Avilan Teresa de Ahumada, Guiomar de Ulloa adiskidearekin batera, la Encarnacion komentua utzi eta beste bat fundatzeko asmoak zituztela.

Nola bururatu ote zitzaiokeen inori komentu berri bat sortzea?

Avilako komentuko jendea aztoratuta zebilen arazo hau zela eta.

Are gehiago la Encarnacion komentuko karmeldarrak:

- Ze uste ote du Teresa horrek?

Gutxitzat al dauka gure komentua?

Ez ote daiteke santu izan gure etxean?

Ez ote lekurik hemen ere mistikarentzat edo teologiarentzat?

- Guztia, 1560ko egun batez hasi zen, bere iloba Maria Campo bere hilobaren asperen inoxo baten ondorioz:

- Izeba, komentu bat fundatu behar dugu.

Trentoko kontzilioa amaitzear zegoen Carlos Borromeo kardinala zelarik aitzindari ezpairik gabea.

Eliza guztian berrikuntza haizeek zeragiten.

Mendaro aldean ere baziren fundazio berritarako asmoak.

Dena prest zegoen, eta idatziz berretsi zen fundazioaren hasierak, Pedro Abad de Yartua batxilerra Elgoibarko parrokiko benefiziatua, eta Domingo Arriola, Erregearen eskribauaren aurrean.

Horrela sortu zen 1561 urtea komentu berriaren eliza.

Komentu honetan hasi zuten bizi berria Domeca eta Graci de Andonaegi, Maria San Juan de Yartua eta Madalena de Arriaga, doncellas de cabello.

Euren asmoa zen elkarturik bizitzea, lehenengo dokumentuan ikusten den bezala.

Pentsakera berri baten joera nabaria da bertan: dena denentzako izango zen.

Halaxe dio hitzez hitz testuak:

7) Asiento de la fundación de la casa y monasterio de San Agustín de Mendaro, 11-X-1561, Mendaroko agustindar lekaimeen artxiboan, 1. Eranskinean.

Mirari bat zirudien, noski.

Izan ere, Magdalena eta Mari de Yartua, Don Pero batxilerraren hiloba, bi neskatxek, munduan luzitzeko adin egokienean Jainkoaren zerbitzurako aukera egin zuten.

Zalapartarik atera gabe, lau urtez itxaron zuten lekaime multzoak San Agustinen araudipean jarri arte.